OSTIRALA

20:00 INDA PEREDA (Bartzelona)
“LUBBERT” San Agustin Kultur Gunea. 8 €
Ikuslego guztientzat (16 urtetik gora)

Adanek eta Evak Edeneko lorategiak zapaldu baino lehen, Jainkoak plan bat prestatu zuen…

Ezagutu ezazue Lubbert Dash. Bera da, hain zuzen ere, lurreko gizakiaren lehenengo zirriborroa. Lubbertek izugarri maite du bere lorategia. Biziki atsegin du irudimen-munduak aztertzea, izaki groteskoz betetako munduak. Gogoko du bere lorategi xarmangarri eta absurdoko izaki bitxiak esploratzea, egoera zentzugabeak eta irudi surrealistak… Lubbertek ez du mugarik. Lubbertek ez daki zer den hitza. Egin iezadazu jaramon. Lubbert ezagutu ondoren, ezer ez da izango berdin.

Lubbert Inda Peredaren ikuskizun berria da. Komedia fisiko honek Peredaren margolan gogokoena hartu du abiapuntu. Koadro hori El Boscoren “Atseginaren Lorategia” da.

“Delirio eszenikoa”
Teatre Barcelona

“Keinu-ibilbide liluragarria. Umorea bete-betean asmatu du”
En Platea

 

Inda Pereda eskarmentu handiko aktorea eta klowna da, ezaguna mundu osoan. Lecoq teknika lantzen du gehienbat, antzezpen komikoak eta herrikoiak burutuz. Keinu-hizkera oso indartsua darabil, oso umoretsua. Eta ikusleen konplizitatea bilatzen du, gorputz eta arima arituz.

Graduondoa lortu zuen LISPA eskolan (London International School of Performing Arts), Antzerki Fisiko eta Sormen Kolektibo arloan. Ondoren, ikasten jarraitu zuen. Besteak beste honako hauek izan zituen irakasle: John Wright, Gabriel Chamé, Philippe Gaulier, Angela de Castro eta Grzegorz Bral.

Bere ikuskizunak honako toki hauetan aurkeztu ditu: London Clown Festival-ean, Edinburgh Fringe (Assembly) deritzonean, Eccentrici Festival-ean eta New York Clown Theatre Festival-ean (azken hau 2018ko irailean).

Hainbat konpainiarekin lan egin du: Seemia Theatre, Nube Nueve Physical Theatre, Teatro en Vilo, Carolyn Defrín eta Concert Theatre taldearekin beste batzuen artean.
Azkenengo kolaborazioak honako hauek izan dira: Normal Love, Londoneko Sadler`s Wells deritzonean; Silencio, EastEnd Cabaret-arekin; eta Time Out Live, Southbank Centre-n.

www.indapereda.com

 


ZANGUANGO TEATRO (ARABA)
“ESTO NO ME LO ESPERABA” San Agustin Kultur Gunea. 8 €
Ikuslego guztientzat (10 urtetik gora)

Lau figurante bira berezi bati jarraipena ematera ausartuko dira. Arrazoia hauxe: Emiliano Zapataren bizitzan oinarritutako ikuskizuna, bertan behera utzi dute protagonistek eta produktoreek. Figuranteak lana burutzeko gai ez direnez, estutasun barregarrian egongo dira, eta behin eta berriro egingo dute estropezu eraiki nahi duten fikzioarekin. Esto no me lo esperaba hausnarketa komikoa eta dibertigarria da, gure bizitzako eginkizunari buruzkoa, eszenatokian figuranteak garen aldetik.

Zanguango Teatro-k, 1993tik gaur arte taldeak berak sortutako ikuskizunak eskaintzen ditu, kalerako nahiz aretorako. Lanotan berritzeko konpromisoa eta hizkuntza berriak bilatzeko kezka antzemango ditugu. Horrek nortasun berezia dakar: antzerkia egiteko eta ulertzeko era oso pertsonala eta berezia. Taldearen lana betiko umorearen bidean kokatu behar da. Era berean, etorkizunera ere proiektatzen da, inkonformismoaren bidez eta tradizioa kolokan jarriz uneoro. Hori dela eta, taldea onenetakoa da antzerki garaikidearen eremuan. Taldearen zenbait ezaugarri azpimarragarriak dira: umore absurdoa, klowna, tragikomedia, ironia eta erritmoa.

www.zanguangoteatro.com

SAIOAREN ONDOREN PINTXO-POTE ARTISTEKIN!!