OSTEGUNA

16:30 CLOWN&BERBA (Hizketaldia)
Musika Eskola. Sarrera doan.

clownn berba

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 

18:00 DUO LAS POLIS (Cataluña – Francia)
“LAS POLIS” Aurora Abasolo Parkea (EURIA IZANEZ GERO, ANDRA MARI ELIZPEAN)
Ikuslego guztientzat

Emakume hauek adi-adi daude! Emakume hauek legea babesten dute!
Susana eta Vanesa: polizia-agenteak.
Eginkizuna: herritarrak babestu eta ordena bermatu.
Euren leloa: dena kontrolpean dago.
Galdera bakarra: Nork kontrolatzen ote ditu eurak?
Ikuskizunaren helburua ez da poliziari iseka egitea, bi emakume horiei barre egitea baizik, polizia-erakundea bezain indartsua eta ukiezina izatea nahi dute eta.

Marta Sitjà eta Fanny Giraud Granadan elkartu dira. Euren ikuskizunaren xedea da kaleko benetako pertsonaiak erakustea. Horrez gain, itxurakeriak ere oso gogoko dituzte, ez direnaren itxurak egitea alegia.
Martak eta Fannyk eratzen dute LAS POLIS bikotea.
Christophe Thellier da taldearen zuzendaria.
Las Polis bikotea 2010etik dabil Europa osoan zehar.
2015ean Pariseko El Samovar Jaialdian publikoaren saria irabazi zuen eta 2016an Freiburg-en kaleko ikuskizunik onenaren saria eman zioten.

www.laspolis.com


19:30 CARNAGE PRODUCTIONS (Frantzia)
“PRISCA DE GRIMON”. Ezkurdi Plaza (EURIA IZANEZ GERO, SAN AGUSTIN KULTUR GUNEAN)
Ikuslego guztientzat. Doan

Pequeña pieza gestual, clownesca y muy femenina.

Prisca De Grimon es una bailarina. Ligera y vaporosa, revela con placer que finalmente es “buena para casarse”. Hará todo lo que esté a su alcance para seducir: baile nupcial, pastel de amor, platos y hogar.
Ella no quiere dejar nada al azar, a menos que se ponga al día.
Huevo o gallina, ¿cuál rebota mejor?

 

Carnage Productions konpainia frantziarrak kaleko arteak lantzen ditu. Bere egoitza Toulousen dago, Frantzia hego-mendebaldean. 1989. urteaz geroztik Carnage Productionsek hainbat kale-antzerki sortu ditu eta dagoeneko Frantzian nahiz mundu osoan 5.000 emanalditik gora eskaini ditu.

www.carnageproductions.fr


22:00
“THE INCREDIBLE BOX”, COMPANYIA LA TAL (Katalunia)
San Agustin Kultur Gunea. 8 €
Ikuslego guztientzat (6 urtetik gora)

¿Que pasaría si durante décadas y décadas se representase el mismo espectáculo?
Los actores cambiarían, los movimientos en escena perderían espontaneidad y ganarían sinceridad, quizás serian más estrafalarios. Se añadirían gestos propios que darían un tempo diferente, como de película en blanco y negro que haría el espectáculo mes absurdo. El maquillaje, perdería expresión pero haría los gestos más ridículos. El vestuario perdería el brillo del día del estreno pero llevaría encima el paso del tiempo que lo haría más extravagante… Las escenografías adquirirían aquel tono que solo dan los representaciones, los años, los caminos y los aplausos recibidos.

The Incredible Box, el espectáculo más grande de todos los tiempos se convertiría en… el espectáculo más estrafalario, absurdo, ridículo y extravagante espectáculo de todos los tiempos.

Konpainia 1986. urtean sortu zen, pailazo klasikotik euren unibertsorainoko bidea eginez. Bilakaera hori klownaren mundua sakon aztertuz iritsi da. Estetika indartsua taldearen ezaugarri bat da. Ibilbidearen hasierako urteetan bai kalerako bai aretorako ikuskizunak prestatu zituzten, adin guztietarako. Horien bidez irabazi zuten ospea Estatuan. 2007tik aurrera nazioartera egin zuten jauzi. Ibilbide oparoa egin dute. Honako hauek dira ikuskizun ezagunenak: Carillón, The Incredible Box eta Démodés. Taldearen azken ikuskizunak Italino Grand Hotel izena du, aretorako prestatua eta adin guztietarako egokia da. Kasu honetan antzezle bakarra dago oholtzan. Bere helburua da pailazo errukior eta oso samurraren barrua sakonago erakustea. Konpainiak beti landu du pertsonaia hori.

www.cialatal.com

SAIOAREN ONDOREN PINTXO-POTE ARTISTEKIN!!