LARUNBATA

20:00 EL MONO HABITADO (Euskadi)
“BENDITAS, TODO VIENE DEL CIELO” (ESTRENALDIA) 
San Agustin Kultur Gunea. 8€
Ikuslego guztientzat.

Artaldea larrean zaintzen ari diren bi emakumeri hara non azaltzen zaien Ama Birjina; edo hori uste dute haiek, behintzat. Bi artzainak eta dirdira bat zerukoari eta lurrekoari buruz hizketan. Elkarrizketa horretan kexatik elkar ulertzera eta kontuak eskatzetik adiskidetasunera arituko dira. Arkakusoen eta mirarien arteko eldarnio hutsa!

 

 

El mono habitado izaki primitiboa eta argia da aldi berean, zeinak pentsatu, sentitu eta jarduten duen eta kontatzeaz arduratuta dagoen.
Giza itxurako espezie honek erreminta batzuk erabiltzen du, hala nola, umorea, absurdoa eta errealitatearen irudikapen sinbolikoa.
Sen ludiko handiaz jantzita dago eta sen hori ikuskizunak sortzera bideratzen du. Ezohiko egoerak asmatzen ditu, errealitatearen mugetatik kanpo gertatzen diren historiak, lurralde zentzugabe eta poetikoetan.
Animalia soziala den aldetik, taldearekin harremana izan nahi du eurekin partekatzeko bere imajinarioaren fruituak eta mundua ikusteko duen modu berezia.

http://elmonohabitado.com/eu/

 


22:00 KLOWN KOMBAT
San Agustin Kultur Gunea. 8 €
Ikuslego gaztea eta nagusia

Pailazo talde bi, jokozain bat eta ikusleak epaile lanetan. Horrelakoxea da Topaklown-en proposamen berria, jokoa eta bat-batekotasuna oinarri duen norgehiagoka. Joko hau ergelek, xelebreek eta baldarrek irabazten dute. Gaur gauean gertatuko dena ezustekoa izango da, errepika-ezina eta gidoitik kanpo dagoena, ez baitago gidoirik ez partiturarik. Parte hartuko dute … erabakiko dugu nork. Oraindik ez dakigu eta.

SAIOAREN ONDOREN PINTXO-POTE ARTISTEKIN!!