NINES CARRASCAL (Andaluzia) “SALMENTA, OFIZIO KONTUA”

Apirilaren 18tik 21era. 
10:00etatik  14:00etara (16 lan ordu).
Ez da aurreko esperientziarik behar.

Egia al da ikuskizun batzuk bere kabuz saltzen direla? Produktu on batek ez al du behar banaketarik? “Halabeharrez gertatu da” esateak ba al du zentzurik banaketan?

Arte Eszenikoen (antzerkia eta dantza) arloko enpresa askok arazo larriak dauzkate proiektu artistikoak merkaturatzeko. Banaketa landu gabeko ikasgai bat da. Banaketak merkaturatze- eta marketing-estrategiak behar ditu. Produktuaren balio artistikoa ez da salmentaren balioa erabakitzen duen osagai bakarra, MARKA-balioak ere baldintzatzen du. Alde batetik, gure prozesuetara egokitutako banaketa-plan bat diseinatzen ikasi behar da; eta beste alde batetik, zenbait gako eta arau definitu behar ditugu, merkatuan berme handiagoz aritzeko eta salmentak areagotzeko.

 


Nines Carrascal

Historia Garaikidean lizentziatua eta masterduna kultura-kudeaketan (arte eszenikoen arloan) Madrideko Unibertsitate Konplutensean. 1995etik arte eszenikoen eremuan ari da lanean, HISTRIÓN TEATROrekin eta ESCENA DISTRIBUCIÓN GRANADArekin. Topaketa eta jardunaldi profesional asko eta askotan parte hartu du. Irakaskuntzan ere badabil, profesionalei ikastaroak emanez. Eszena-sektoreari buruzko zenbait ikerketa zuzendu ditu. MERCANTES-en (arte eszenikoen merkatua) komisaria izan da 2018ko edizioan.