ALFONSO MEDINA (Euskadi) “INPROBISAZIOAREN HASTAPENAK”

Apirilaren 19tik 21era. 
16:00etatik  19:00etara (9 lan ordu).
Ez da aurreko esperientziarik behar.

EGIZU JAUZI AMILDEGIRA… ETA GOZA EZAZU!
Ikastaro honetan inprobisatzeko oinarrizko teknikak ikasiko dituzu. Sormen-gaitasuna eta gauzak proposatzeko ahalmena aurkituko dituzu berriro, eta indartu egingo dituzu. Epaitu gabe antzezten ikasiko duzu. Bide horretatik ohartuko zara proposamenak onartzea eta zure buruari nahiz adiskideari entzuteak indar sortzailea duela.
Istorioak sortzeko oinarrizko mekanismoen berri izango duzu.
Eta, batez ere, bederatzi ordu emango dituzu jolasten eta ondo pasatzen.

 


Alfonso Medina

Alfonso Medina 1.999an murgildu zen arte eszenikoetan. Zirkoko artista gisa eman zion hasiera bere ibilbide artistikoari. Zirko-ikasketak burutzeko bi urte eman zituen Carampa-n (Madrid) eta beste hiru urte The Circus Space-n (London). Zirkoko ikasketak osatzeko ikastaro trinkoak egin zituen Videla eskolan (Buenos Aires) eta Kubako Zirko-eskola Nazionalean (La Habana). Antzerkia ere ikasi zuen bi urtez Espazo Aberto eskolan (Santiago de Compostela). 2010etik gaur egun arte inprobisatzeko teknika ikasteari ekin dio nazioarteko irakasle handiekin (New Yorkeko Walter thompson; Buenos Aireseko Omar Argentino, Marcello Savignone, Feña Ortalli eta Gonzalo Rodolico; Bogotako Gigio Giraldo eta Beto Urrea; Limako Sergio Paris eta Carol Hernández; Costa Ricako Compañía Impromptu; Madrideko Compañías Jaming, Impromadrid eta Al Tran Tran; eta Bartzelonako Planeta Impro.
2005etik zirkoko teknikak irakasten ditu, eta 2012tik inprobisazio-irakaslea ere bada.