INDA PEREDA (Katalunia) “KEINU-KOMEDIA”

Apirilaren 19tik 21era. 
10;00etatik  14:00etara (9 lan ordu).
Ez da aurreko esperientziarik behar.

Keinu-komedia antzerki-lengoaia da, ikusleen irudimenarekin bat egin eta xaxatzeko aukera ematen diguna. Hori lortzeko, adierazkortasun fisikoaz baliatzen da, hitza bigarren mailan utziz.
Ikastaro honetan plazeretik eta eszenako jolasetik abiatuko gara, ondoren komediaren oinarrizko faktoreak aztertzeko, hala nola tentsio-egoerak, erritmoa eta denbora.
Gorputzaren eta ahotsaren gaitasun espresiboak handitu eta hobetuko ditugu, honako baliabide hauen bidez: jolasaz, pantomimaz, gorputz- eta doinu-adierazpenez, pertsonaien fisikoa gauzatuz, ametsezko espazioak eraikiz eta klownaren bidez.

 


Inda Pereda

Aktorea eta klowna da, LISPAn (London International School of Performing Arts) graduondokoa lortutakoa, Antzerki Fisikoan eta Talde Sormenean.
Bere burua prestatzen jarraitzen du John Wright, Gabriel Chamé, Philippe Gaulier, Grzegorz Bral eta Angela de Castrorekin besteak beste.
Gaztetatik prestatu da eta esperimentatu du antzerkian eta klownean. Keinu Hizkuntzaren Intrepretazioan titulua eskuratu eta gero, sortu zitzaion keinuarekiko eta hitzezkoa ez den komunikazioarekiko interesa, ondoren eszenatokietan lantzeko.

Klownari, pertsonaiei eta keinu-antzerkiari buruzko ikastaroak eman ditu estatuan eta nazioartean. Eskarmentu handia dauka antzerki-ikastaroak ematen dibertsitate funtzionala daukaten taldeei.

Ingalaterran antzerki fisikoan espezializatu da eta hainbat antzezlan antzezten eta sortzen lagundu du. Hona hemen horietako batzuk: Normal Love (Normal Love Theatre, en el Sadler’s Wells), Silencio (EastEnd Cabaret & Time Out Live), The Balloon (Carolyn Defrin) eta abar.

Gaur egun biran dabil Lubbert keinu-komedia berriarekin, eta Sidral Bass Band konpainiaren Red Red Wine ikuskizuna zuzentzen du.

indapereda.com/