PATRICIA URRUTIA (Euskadi) “JOKO ESZENIKOA ETA INPROBISAZIOA”

Apirilaren 18tik 21era.
10:00etatik  14:00etara (16 lan ordu).
Ez da aurreko esperientziarik behar. 
EUSKARAZ

Jolastuko gara. Jolasean dibertitzen garelako. Jolasean sentitzen dugun plazerra delako oholtzara irtetzera bultzatzen gaituena eta bertan egoteko eskubidea ematen diguna.

Jokoen bitartez landuko ditugu konplizitatea, entzutea eta konfidantza, nor bere buruarenganakoa eta bestearenganakoa. Hemendik abiatuta, antzerki-inprobisazio ariketetara igaroko gara. Gorputzetik lan egingo dugu, mugimendutik lehenengo, eta gero, etorriko da hitza. Presente eta adi gaudelarik, sortu beharrekoak sortuko dira eta ezustean harrapatuko gaituzte.

Intuizioa eta berezkotasuna astinduko ditugu, epaitu gabe. Aktorea oholtzan erabateko harreta egoeran eta bere lagunarekin bat behar dugu. Aktoreak bere osotasunean entzuten du, ez bere belarriek edo bere buruak soilik. Era horretan, sorkuntza (numero, istorio, antzezlan, pertsonaia zein keinu batena), ez da bakarrik prozesu intelektual baten emaitza izango. Prest eta erne, elkarrekin dibertitzen diren aktoreen plazerraren emaitza izango da.

 


Patricia Urrutia

Patricia Urrutiak, Philipe Gaulieregaz egiten ditu ikasketak Londresen eta Mar Navarrogaz Madrilen. Bere formakuntza osatzen dute maisu ezberdinekin egindako hainbat kurtsok (Mick Bahrnfather, Marcello Magni, Tappa Sudana, Will Keen…) eta musika eta bibolin ikasketek. Filologia Klasikoan lizentziatua da.
Bogotan inprobisazio antzerkiari ekiten dio eta hainbat espektakulu eta festibaletan parte hartzen du Europan eta Ameriketan. Interpretazio eta klown ikastaroetan irakasle aritu da Italian, Belgikan, Kolonbian, Holandan, Frantzian, Espainian eta Euskal Herrian.
Bilbora bueltatutakoan, Godoten zain egon zen Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapean, eta Orquesta de señoritasen parte izan da Ramon Barearen aginduetara. Azken boladan, Ximun Fuchsek zuzendutako Francoren bilibari gutuna espektakuluan ibili da, eta CiaTornadoren Lapur Minakekin irten da kalera. Gaur egun, Manex Fuchsek zuzendutako Hozkailuarekin herririk herri dabil, eta berak zuzendutako Inondik Inora antzezlanarekin, batetik bestera…Benetan be!

www.patriciaurrutia.com
www.benetanbe.com/