FANNY GIRAUD (Frantzia) “PAILAZOAREN ARTEA: METODOAREN HASTAPENAK”

Apirilaren 18tik 21era. 
10:00etatik  14:00etara (16 lan ordu).
Aldez aurretik Klown-ean esperientzia izatea beharrezkoa da

Fanny Giraud-en proposamena artistari laguntzea da, bere adierazpide naturalak aurki ditzan.
Proposamen guztien helburua da askatasuna bilatzea ludikotasunaren bidez.
Ikastaroan zehar jolasa landuko da, fantasiarekin eta irudimenarekin esperimentatzeko aukera emanez; halaber, teknika ere landuko da, pertsona bakoitzaren umorearen erritmoa aurkitzeko eta memorizatzeko. Pedagogia honek sinpletasun-egoera aztertuko du, ebidentzia-egoera, norbere buruarekin oso zintzo jokatuz eta gorputz-lengoaiatik igaroz.
Hauxe da ikerketaren zentzua:
– Norbere inozentziari entzun, gaitasun horrek etenik izan ez dezan.
– Ahalik eta oinarririk zabalena eskaini.
Helburuak:
• Gure intuizioaz ohartu. Alegia, norberak bere buruaz duen bat-bateko ezagutza, arrazoiketara jo gabe.
• “Unea” landu, “ni” instintibora heltzeko.
• Norberaren emozio-eremuan ariketak egin.
Eduki pedagogikoa:
• Gorputzaz eta oinarrizko emozioez ohartu, eta euren arteko harremanez ere bai.
• Gorputzaren atalak desartikulatzeko eta bereizteko teknika ikasi.
• Energia eta jarrera landu, espresioa lortzeko.

 


Fanny Giraud

Pailazoaren arteaz maiteminduta, Fannyk hiru ardatz landu ditu azkenengo 14 urteotan: antzezpena, formakuntza eta zuzendaritza.
Fanny Censier-eko (Paris) Arte Dramatiko fakultatean lizentziatu zen. Gaur egun pailazoaren teknika garatzeko Fannyk Brasileko Lume eskolaren metodologiari jarraitzen dio; zehatzago esanda, Michel Dallaire-k eta Hangar des Mines-eko (Frantzia) bere taldeak asmatutako lan-metodoari.
Pailazo-lanari lotu zaio Los Estupendos Estúpidos konpainian, zenbait ikuskizun idatziz eta antzeztuz. Marta Sitjà-rekin batera Las Polis ikuskizuna sortu du (Christophe Thellier-ek zuzendutakoa). Lan horrekin bira egiten ari da 2010etik, Europako kale-antzerki jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu duelarik.
Eszena-zuzendari gisa La Rous Teatro-ren Una niña ikuskizuna azpimarratu behar da. FETEN 2014ko hiru sari irabazi zituen: aktore onenari, eszenografia onenari eta jatorrizko musika onenari emandako sariak hain zuzen ere.
Pedagogia arloan, Fannyk beste kide batzuekin batera La Estupenda (Granadako Pailazogintza ikasteko eta ikertzeko Zentroa) sortu zuen. Gaur egun, 2014tik, Christophe Thellier-ekin dabil lanean, “Pailazoaren Artea” eskola ibiltarian. Pertsona bakoitzaren komikotasunari buruzko ikerketa pedagogikoan dihardute, ikastaro profesionalak eskainiz Frantzian, Suitzan, Belgikan eta Espainian.

fannygiraudcie.com