CESAR SARACHU (Euskadi) “KLOWNA: EKIN LANARI!”

Apirilaren 18tik 21era. 
10:00etatik  14:00etara (16 lan ordu).
Aldez aurretik klownean esperientzia izatea beharrezkoa da

Klowna maite dugu, barruko haurrak bizirik dirauelako. Jolasa da haurren adierazpidea eta jolastuz bizi dira. Artea sortzea eta jolas egitea gauza bera dira. Jolasak garrantzia handia du gure sormenean. Eta gure antzezle-lana askatasunez garatuko bada, jolasa nahitaezkoa da. Baita imajinatzea ere. Imajinazioaren giharra ahalik eta gehien garatu behar dugu. Kontu horiek garrantzitsuak dira aktore-lanerako, eta klown-lana egiteko funtsezkoak. Gainera, klownaren lanak aukera ematen digu aktorearen teknikaren zenbait gauza zalantzan jartzeko. Kontu horiek nabarmendu, isolatu edo jomugatzat har ditzakegu, bereizita ikertzeko, arretaz eta gardentasunez. Jakina, horretarako oinarrizko teknika behar dugu: gure gorputza ezagutu, nola mugitu jakiteko; gure sentimenduak ere ezagutu behar ditugu, horiekin lan egiteko … Bide horretatik barruko haurrarengandik gertu bizitzen ikasiko dugu. Niretzat interesgarria izango da egun batzuetan beste profesional batzuekin lan egitea, eta ideiak, esperientziak eta ikuspuntuak partekatzea. Itxaropena dut amaierarako ate berriren bat irekiko dugula, gure lanari argi berri bat emango diona. Horrez gain, jolastu, imajinatu eta abar egingo dugu.

 


Cesar Sarachu

Cesar Sarachuk Jacques Lecoq-ekin ikasi du Parisen.
ANTZERKIAN aritu da Suedian, beste konpainia batzuen artean Stockholm Stadsteater-en Unga Klara taldearekin 2000tik 2005era, ikuskizun hauetan: Gränsen, Mörkertid eta Det allra viktigaste ikuskizunean (Suzanne Osten-ek zuzendu ditu guztiak). Londonen Complicite konpainiarekin The Street of Crocodiles antzeztu du. Royal National Theatre-ren koprodukzioa da (National Theatre, Londonen; World Tour; London West End; Lincoln Center Festival, New Yorken eta abar). The Master and Margarita lanean ere parte hartu du (Europa Tour. Avignoneko Jaialdia, 2012 Cour d´Honneur des Palais des Papes. Barbican Centre, Londonen). Simon McBurney-k zuzendu zituen biak. Parisen Peter Brook-ekin Centre International de Creations Théatrales-en, Theatre Bouffes du Nord, en “Fragments” y “11&12”. Espainian Juan Mayorgarekin lan egin du Reikiavik eta Intensamente Azules lanetan.

ZINEMAN hainbat herrialdetan lan egin du: Londonen, Quay Brothers-ekin Institute Benjamenta eta The piano tuner of earthquakes lanetan; Suedian, Reza Parsa-k zuzendutako Möte med ondskan lanean, Daniel Espinosaren Babylon sjukan, Anders Nilsson-en När mörkret faller; Parisen, L´homme qui marche lanean protagonista izan zen (Aurelia Georges, zuzendaria). Beste alde batetik, Peter Brook-ekin lan egin du The Tightrope (Hari-harian) dokumentalean. Zuzendaria bere semea izan zen, Simon Brook.

TELEBISTAN, Espainian Cámera Café eta Aquí Paz y después Gloria saioetan aritu da. Eta Suedian Arne Dahl telesailean.

www.cesarsarachu.com