MARCELO KATZ (Argentina) “KLOWNA: JOLAS ETA EMOZIO-PENDULUA”

Apirilaren 18tik 21era. 
10:00etatik  14:00etara (16 lan ordu).
Ez da aurreko esperientziarik behar.

Ia hiru hamarkada eman ditut klownaren artean, antzeztuz, zuzenduz eta irakatsiz.
Nik garatu dudan metodoak zenbait norabide ditu. Guk horietako batzuk landuko ditugu:
-Gorputzeko mugimendu-kolpekariak (jolasteko gogoa pizten dutenak) bilatu eta atzemango ditugu.
-Pendulu bat martxan jarriko dugu, ikusleei emateko eta beraiengandik jasotzeko. Publikoarekin batera eraikiko dugu eszena.
-Ideiarik gabeko hutsuneari aurre egin (eskarmenturik gabekoek) eta dakigunarekin ez gara babestuko (eskarmentudunok). Bizitza bilatuko dugu, ideietara eta formetara joan beharrean.
-Larritasuna trebatu, publikoaren arretari eusteko; eta pazientzia trebatu, jolasa osasuntsu jaio eta gara dadin.
-Gorputzean antzeman “Tempo” eta “Proiekzio” kontzeptu abstraktoak.
-Errealitatetik irteteko eta jolasaren eremura bidaiatzeko behar diren bultzadak eskuratu eta garatu.
-Eszena garatzeko aldagien garrantziaz jabetu eta horiek bizi.
Ikastaro honetan maila oso desberdineko ikasleek parte har dezakete. Bakoitzak bere bilakaera izango du, beste batzuekin esperientziak partekatuz aberastuko direlarik. Ikasle guztiek landuko dute entrenamendua.
Ariketa asko ikasle guztiek egingo dituzte. Ariketa horiei esker, aktoreek eszenatokian zer egin ikasiko dute. Beste ariketa batzuk arriskutsuagoak izango dira. Batek, bik, hiruk edo lau pertsonek burutuko dituzte. Horiek lanean sakontzeko aukera ematen dute.

 


Marcelo Katz

1986tik gaur egun arte klowna, bufoia eta maskarak landu ditu, antzezle, zuzendari eta irakasle izanik.
Prestakuntza zabala du antzerkian, dantzan, klownean, mozorroetan, musikan nahiz zirkoan.
1987tik 1992ra aktorea izan zen Buenos Aireseko San Martineko Udal Antzokian.
Teresa Duggan-en dantza-konpainia garaikidea osatu zuen.
1993an “La Trup” sortu zuen, Zirko Berriaren lehenengo konpainia Argentinan.
Zuzendari gisa zenbait ikuskizun antolatu zituen Buenos Aireseko antzoki ezagunetan; besteak beste, San Martin Jenerala Udal Antzokian eta Cervantes Antzoki Nazionalean.
Antzerki-saiak ere irabazi zituen: ACE (Asociación Críticos de Espectáculos) saria, “Teatros del Mundo” saria (Buenos Aireseko Unibertsitatea) eta abar.
Irakaslea izan da El Salvadorreko Unibertsitatean, Julio Boccaren Dantza Eskolan eta Antzerkia Ikertzeko Latinoamerikako Zentroan (Celcit).
Hainbat ikastaro eman ditu: Argentinako hiri batzuetan, Lisboan, Parisen, Strasbourgen (Frantzia), Parman (Italia), Bostonen (EEBB), Espainiako hiriburu batzuetan (Bartzelona, Bilbo, Durango, Arrigorriaga, Zaragoza, Valentzia, Palentzia, Ibiza, Aviles, Madrid, Logroño, Murtzia, Gijon, Benlloch, Gasteiz, Huesca eta abar), Montevideon, Paraguaiko Asuncionen, Mexikon, Costa Ricako San Josen eta abar.
Buenos Aireseko Espacio Aguirre zuzentzen du. Bertan 3.500 ikasle baino gehiagok ikasi zuten, amateurrek nahiz profesionalek.
2018an nazioko kultura-ministroak izendatu zuen antzerki-sari nazionaleko epaile.

www.marcelokatz.com.ar