ASTEAZKENA

22:00 LIQUIDO TEATRO AND DUO FACIL (Burgos – Barcelona)
“Y ME MORÍ. CABARET MEXICANO” San Agustin Kultur Gunea. 8 €
Ikuslego guztientzat (12 urtetik gorakoentzat)

Y ME MORÍ ikuskizunaren inspirazio-iturriak Mexikoko musika eta ipuinak dira, eta bertako heriotzari loturiko ospakizun anitzak. Protagonistek, tragikomedia ukituz, beraien bizitzako mortifikazioa kontatzen digute eta hil ondorengo bizimodu ederra.

Ezsenografia-jokoen bitartez eta fregolismo eszenikoaz baliaturik, bi mundu oso desberdin elkartzen ditugu ikuskizun honetan: alde batetik, kabaret herrikoi eta zakar baten arintasuna, umorea eta kantua jaun eta jabe direlarik; eta beste alde batetik, hiru hildakoren hausnarketa (hildakoak euren bizimodu hutsalak azaltzera joan dira gau-ekitaldira). Une horretan ikuskizunak bira egingo du errealitate samur, hauskor eta poetiko baterantz.

Hautsez betetako giroan, corridoak eta rancherak, zerraldoak, tekila eta tabernazuloak aurkituko ditugu. Toki malapartatu horietan une ederrak igarotzeaz gain, hausnartzeko aukera ere badago, gizakiaren ahultasunaz, gainditzeko gaitasunaz eta umoreak edozer pairatzeko balio duela ohartzeko.

 

Gure konpainia bi taldez osatuta dago. LÍQUIDO TEATRO eta DÚO FÁCIL elkartuz, talde indartsuagoa sortu dugu. Lehenengo taldea urte luzez ari da ikuskizunak eskaintzen, bereziki lantzen dituelarik keinua, komikotasuna eta alde bisuala. Bigarren taldeak, DÚO FÁCILek alegia, gaztetasuna, umore eroa eta freskotasuna dakar. Elkarrekin beste zentzu bat ematen ari gara txantxari: bizitzeko era bat bihurtu dugu.

SAIOAREN ONDOREN PINTXO-POTE ARTISTEKIN!!