DEJABU PANPIN LABORATEGIA (Euskadi) “Bufoiak eta mundu groteskoa: baztertuen iraultza”

Martxoak 29tik apirilak 1era.
10etatik  14etara (16 lan ordu) .
Ez da aurreko esperientziarik behar. 
EUSKARAZ

     Bufoiak gizartearen estoldetan bizi diren izaki fantastikoak dira. Izaki baztertuak, deserosoak eta desitsuratuak dira. Periferia horretatik gure gizartearen inguruko iseka eta burla egitera datoz, gure ohiturez, gure legeez, gure erlijioez barre egitera. Begirada ironiko eta satirikoa da bufoiena, gure gizarte “aurreratu” honetako barrunbehetan ezkutatu nahi diren tragediak agertzen dituena. Tribuan bizi diren gizaki hauek euren erritual propioak dituzte eta txaman modernoak bailiran gure gizartearen norabideak ekar ditzakeen karastrofeak aurrikusteko boterea dute.

Ikastaro honetan ikasle bakoitzak bere bufoi propioa deskubritzeko aukera izango du. Gure gorputzak desitsuratuko ditugu eta talde sorkuntzaren bidez tragedia eta burleskoaren antzerki-eremuetan murgilduko gara.

 

 


Urko Redondo eta Ainara Gurrutxaga.
Dejabu panpin laborategia antzerki fisikoa eta txotxongiloak uztartzen dituen euskal konpainia da. Errealitatea poetikoki adieraztea xede duen antzerkia da eurena, kolektiboki sortua. 2001.ean sortu zenetik bilakaera estetiko nabarmena izan du konpainiak eta euren antzezlanen hainbat sari eskuratu dituzte.
Konpainiako kideak Jacques Lecoq-en pedagogian oinarritutako London International School of Performing Arts eta London School of Puppetry eskoletan graduatuak dira eta Complicité, Phillipe Genty edo Legaleon-T bezalako konpainiekin osatu dituzte euren antzerki ikasketak.
Azken urteetan sortutako antzezlanen artean daude: Gizona ez da txoria (2009), Azken portua (2010), Errautsak (2010), Gure bide Galduak (2011), Hamlet (2012), Arrastoak (2014), Francoren bilonari gutuna (2015) eta Linbo planeta (2016).