TEATRO INDIGESTO (Zaragoza) “KIROL INPRORA JOLAS DEZAGUN”

Apirilaren 10etik 12 ra.
Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara (9 orduko jarduna)
Ez da esperientziarik behar

Inprobisatutako istorioak asmatuko ditugu, jolas dezagun inproetara gure hiru mugarriekin! EZ ukatzea, EZ pentsatzea eta Ondo Pasatzea.

Antzerki inprobisazio guztietatik kirol inprobisazioa hartu dugu ikastaro honetan lantzeko, talde lanaren oinarriak ezagutuz, entzutearen magiaz gozatuz, baina baita deskontrolaz eta kaosaz ere disfrutatuz; alegia, eszenak eskatzen duen komediaz.

  • Bertigoaren plazerra eta inproaren pozoia senti itzazu.
  • Buru beroketa. Garun bihurritua.
  • Moldatze ikusezina. Motoreak, bulkadak, egiturak, estiloak, izenburuak,…
  • Kirol inproaren mundua. Partidaren erritualtasuna, inprobisazio ereduak, arauak eta hutsegiteak.
  • Inproa talde lana da. Nola jolastu taldean istorioak sortzera.
  • Inpro klowna azalaraztea.

Teatro Indigesto

2007an hasi nintzen inprobisazioa antzerki genero gisa ikertzen eta irakasten Zaragozan. Aktorea naiz, pailazoa, bufoia, sortzailea, aurkezlea eta inprobisatzailea Teatro Indigesto izeneko nire konpainian. Dagoeneko 17 antzezlan sortu ditugu, eta gehienetan antzerki inprobisazioaren bidea jorratzen dugu.
Hainbat ikasketa jorratu ditut: Interpretazioan (EMTZ), klowna, bufoia, dramaturgia, dantza garaikidea, zirko dantza, zirkorako piezen sorkuntza eta zuzendaritza, gorputz prestaketa, akrokirolak, argiztapen tekniko ikasketak, komikigintza, industria diseinua… bai, ikusten duzun moduan gustuko dut ikastea!
Eta bide honetan jorratu ditudan ikasgai guztietatik gehien betetzen nauena, adikziorik handiena sortzen didana, zalantzarik gabe, inprobisazioaren arra da; arlo horretan daukat eskarmetu handiena. Horregatik hemen eta han sakontze ikastaroak jaso ditut, eta estatuko inprobisatzaile konpainia onenekin partekatu ditut eszenatokiak.
Geure konpainiak antolatzen du “Zaragoza Improvisa” Nazio mailako inprobisatzaileen topaketa. Bertan jardunaldiok antolatu, ekoitzi, eta diseinatzeaz gain, oholtzan ere aritzen gara. http://zaragozaimprovisa.com/
Urteroko estatu mailako inprobisatzaile onenak biltzen ditugu, eztabaidak, ikuskizunak eta formakuntza eskaintzeko.

www.teatroindigesto.com