YOLANDA BUSTILLO (Euskadi) “ESZENARAKO AHOTSA ETA KANTUA”

Apirilaren 9tik 12ra.
10;00etatik 14:00etara (16 lan ordu).
Beharrezkoa da antzerkigintzan oinarrizko esperientzia izatea
EUSKARAZ.

Ikastaro trinko honen bitartez ahotsaren adierazpen gaitasun erraldoian murgilduko gara, aktoreak eszenan daukan sentsibilitatea areagotu nahian eta betiere interpretazio esperientzara hurbiltzeko helburuarekin.

Ahotsa eta gorputza ikertuko dira kantuen bidez, tradizio ezberdinetako kantak hartuz, kolore ezberdineko ekintza emozionalak sor daitezen.

Oro har, sesio praktikoak izango dira egitarauan aipatutakoak, nahiz eta kontzeptu teorikoak ere landuko ditugun. Banaka zein taldeka egingo dugu lan irudimen ariketa, ahots inprobisazio zein joko dramatikoak jorratuz.

Taldeko lan harmonikoari zein ahots eta testuaren baterakuntzari arreta berezia jarriko zaio, lanak eskaintzen dituen aukera anitzak ikertuz.

Hau dena banakako eta taldeko ikuspuntutik landuko da, bidai samurraz gozatuz, ahotsa askatasun osoz adieraz dezan.. Kantatutako ahotsa ere ezagutuko dugu, honen aurre-adierazpenaren ikuspegia hartuz.


Yolanda Bustillo

Kabiako kide sortzailea 2006 urtetik, aktore lana bete du ondorengo produkzioetan: “Alicia después de Alicia“ (2017an estrenatuta), “Hiroshimako zuhaitza” (2016), “Rojo al agua” (2012) eta “Euria esan eta euria erortzea” (2010). Kabiako hasiberrientzako ikastaroen irakaslea da. Kamerino konpainia amateurraren zuzendaria. Ikerkuntza arloko kide aktibo gisa, ahots-entrenamenduaren zati bat bere ardurapean dago. 

2018an  Logroñoko (La Riojako)  Teatro con Diamante Lehiaketaren Lehenengo Saria jaso du eta Huescako Estatuko “Querido J. Eugenio” I Lehiaketaren Lehenengo Saria eta Publikoaren Sari Berezia jaso du “El árbol de Hiroshima” lanarekin. 2017an Euskal Ekoizpen Onenaren ERCILLA Saria eta Teatro AUTOR EXPRÉS Saria jaso du  “Alicia después de Alicia” obrarekin. 2016an Publikoaren Saria jaso du PABELLON 6eko Antzerki Arinaren 4. Edizioan eta Publikoaren 2. Saria “Badaran que hablar” Estatuko Antzerki Laburraren Lehiaketaren 2. Edizioan  “El árbol de Hiroshima” lanarekin. 

Era berean, Arte Eszenikoen MAX Sarien XIV edizioko Errebelazio Ikuskizun Onenaren finalistak izan zen “Decir lluvia y que llueva” ikuskizunarekin.

Bere formakuntzan Jerzy Grotowski eta Thomas Richards-en Workcenter-reko Mario Biaginik, Eugenio Barba eta Odin Teatret-eko aktoreek, Poloniako Teatr Pieszn Kozla konpainiak, Linda Wisek eta Enrique Pardok, Ricardo Iniestak, Pere Sais-ek, Vicente Leonek, Augusto Omoluk, Igor de Quadrak, Juan Carlos Garaizabalek eta Pablo Ibarluzeak parte hartu izan dute.

2006ko EHUko Antzerkia eta Arte Eszenikoetan Graduondokoa.

kabiateatro.eus