JOAN ESTRADER (Madril) “TRAKETSENDAKO UMOREA”

Apirilaren 9tik 12 ra.
Goizeko 10:00etatik 14:00etara (16 orduko jarduna)
Ez da esperientziarik behar

Ikastaro honetan irudimena jaun eta jabe izango da, eta ergelkeria eta sinpletasunaren bilaketan sakonduko dugu nork bere hizkera pertsonala aurkitu arte. Zentzugabetasunaren bidetik garatuko dugu sormena.

Traketsendako Umorea ikastaroa bazter batean katramilatuta geratzen diren ideia eta ergelkeria barregarriak azalerazteko pentsatua dago; besteen konplizitatea bilatuz eta norbere porrotaz gozatuz sormena eta komikotasuna garatzeko.

Sinpletasunaren bilaketa
Deseraikitzea eta eraikitzea
Sormena pieza bakan eta originalak sortzeko
Jabetzea, porrotaren arriskuarekin jokatzearen bidetik


Joan Estraderrek Marin Kaktasekin batera Really Really Company taldea sortu zuen Ingalaterra eta Alemania artean. 1996an Municheko Festival Cabaret Caktusen ikuskizun onenaren saria jaso zuten. Urte horretan bertan aktore bakarrarentzako pieza bat sortu zuen, “Lo non sono un assassino” izenekoa, eta, Europako hainbat herrialdetan aritu ondoren, Huelvako antzerki festibalaren saria eskuratu zuen.

1997an Cristina Medinarekin batera Pez en Raya konpainia sortu zuen. Harrezkero 15 piezatik gora sortu dituzte, mundu zabaleko eszenatokiak zapalduz, besteak beste:

New Yorkeko Nazioarteko Klown Jaialdia, Shangaiko Nazioarteko Antzerki Jaialdia (Txina), Edinburghko Nazioarteko Antzerki Jaialdia (Eskozian), Castelvetroko Zentzugabeko Teatroaren Jaialdia (Italia), Madrileko Nazioarteko Umore Jaialdia, Venezuela, Kolonbia, Costa Rica, El Salvador, Ingalaterra,…

Bera lanaz honelakoak esan dira:

“… lotsagabe hutsa, zentzugabekeria guztiz zoragarria” SÜDDEUTSCHE ZEITUNG

“zentzugabekeriarik zainduena” LA VANGUARDIA

www.juancallate.com