PAU BACHERO (Balearrak) “MUGIMENDUREN MUSIKOTASUNA”

Apirilaren 9tik 12 ra.
Goizeko 10:00etatik 14:00etara (16 orduko jarduna)
Beharrezkoa da antzerkigintzan oinarrizko esperientzia izatea.

Antzerki mugimendua eta gorputz-jolasa lantzeko ikastaroa.
Klown profesional eta amateurrentzat, eta antzerkia, klowna edo zirkoa ikasten dabilen ororentzat.
Zer egingo dugu
Gure gorputzaz kontziente izateko bideak jorratuko ditugu, objektu esanguratsu eta komunikatzaileen bidez. Gainera gure gorputz adierazpena aberasten lagunduko diguten hiztegia eta gramatika jorratuko ditugu, betiere bakoitzaren lan arloarekin lotuz.
Nola egingo dugu
>Interpretazioaren oinarrizko kontzeptuak modu praktikoan azaldu eta birpasatuko ditugu, besteak beste: zama, arnasketa, egotea, begirada, desplazamendua.
>Lanabesa prestatuko dugu: beroketa, organikotasuna, eta mugimenduaren ekonomia.
>Gorputz interpretazioaren oinarrizko teknika eta printzipioak gorputzaren artikulazioa, mugimenduaren kronologia, oreka hauskorra, proportzioen legea, mugimenduaren ekonomia, elementu adierazgarrien jerarkia, aurre-keinua eta keinu-ostea…
>Diseinua, erritmoa eta intentsitatea jorratuko ditugu, mugimenduaren musikaltasunaren bidetik.
>Azkenik, tresna hauek guztiak inprobisazio eta jolas testuinguru batean jarriko ditugu praktikan, gorputz-esaldiak sortzeko bideak zabaldu eta gorputz-idazketa eta gorputz-dramaturgia ikertzera gonbidatzeko.
“Aktorea bere gorpua alde batera utzita oholtzaratzen denean, orduan bakarrik utzi diezaioke gorputzaren artea ikasteari” E. Decroux.


Pau Bachero

“La Mecánica” konpainiaren sortzailetako bat da. Aktorea, sortzailea eta antzerki zuzendaria. Frantziako Théâtre du Mouvement konpainiako kide izan zen, talde honekin 2016ko Feten gauak saria eskuratu zuen “De nuevo un instante tan breve” lanarekin. Hainbat antzerki eta dantza konpainietako kide izan da edo euren lanetan parte hartu du: adibidez, Montrealgo Omnibusekin; Bartzelonako Raaravis, La Tal edota Agrupación Sr. Serranorekin; Valentziako Maudixa teatre, Res de Res, Circ Bover, eta Maria Antonia Olier-ekin; eta Mallorcako Cia Baal taldearekin.

Gaur egun, Pauk Sonrisa Médica elkartea zuzentzen du Jenny Vilarekin batera; balear irletako ospitaleko pailazoen elkartea da Sonrisa Médica.

Zuzendari legez aritu da txotxongilo emanaldietan, zirko piezetan eta antzezlanetan, Cirb Bover taldearen “Vincles y Sentinel” lanean, adibidez.

Irakasle gisa laborategiak gidatu ditu, eta ikastaroak eman ditu antzerkiaz, gorputz-mimoaz, eta mugimenduaz Espainian, Polonian, Frantzian, Kanadan, Txekiar Errepublikan eta Puerto Ricon. Ikasketak hainbat zentrotan egin zituen: Bartzelonako Institut del Teatren eta Gorputz-Mimo Dramatiko Eskolan, Londresko Central School of Specch and Draman, Montrealgo L’École du Mime-n eta Parisko Théâtre du Mouvement.

www.lamecanica.org