ALEX NAVARRO (Katalunia) “PAILAZOAREN 1, 2, 3ak”

Apirilaren 9tik 12 ra.
Goizeko 10:00etatik 14:00etara (16 orduko jarduna)
Ez da esperientziarik behar

Barnean daramazun pailazoa azaleratzeko hainbat jarraibide barneratu beharko dituzu; besteak beste, organikoa izatea, jolaserako joera izatea, sentitzeko gaitasuna, elkarbanatzekoa, interesa hartzekoa, bai esatea, zeure burua ez defendatzea, hauskor azaltzea, hanka sartzea, porrota onartzea, entzutea, biderkatzea, garatzea,… dira barneratu beharko dituzun jarraibideetariko batzuk barnean daramazun pailazoa azalarazteko.

Ikasgaia, berriz, denok ergel, trakets, kuskusero, hauskor eta bizizale samarrak garela onartu eta trebeziaz azaltzean datza, gugan ditugun gai guzti hauek komikotasunez jantzi eta antzerki-energia bilakatuz.

Gai hauek landuko ditugu:

  • Jolasa
  • Presentzia
  • Urkoa entzutea
  • Ikusleak entzutea
  • Ahultasuna (ez defendatzea)
  • Porrota eta garaipena onartzea
  • Sentitzea, automatizazioak alde batera utzita
  • Jokorako proposamen bat ezagutzea eta garatzea.

Saio bakoitzak bi zati izango ditu. Beroketa jolas batzuekin hasiko dugu eguna, konfiantza, arreta, bertaratzea, elkar entzutea, besteenganako irekiera, sentsibilitatea eta umorea azalarazteko. Bigarren zatian, berriz, klowngintzako ariketa zehatzak landuko ditugu, bakarka, bikoteka eta hirukoteka.

Zeure horretan azaldu beharko zara, zeure keinu eta tikekin, bizitzari aurre egiteko erabiltzen dituzun tresnekin, “biluzik” nabigatuz abentura eta ondoratzearen artean dantzan. Baina eutsi goiari, dena jolasa besterik ez baita.

Bilatzen duzuna zu zeu izateko gune bat bada –adoerazkorra, irrigarria, aparta, traketsa, ergela- eta zu zeu izateagatik txaloak jaso gura badituzu, Pailazoaren 1, 2, 3 –ak da zure ikastaroa!


Alex Navarrok 1986an egin zuen umorea lehenengoz. Harrezkero 18 herrialde eta 3 kontinentetan jardun du bere ikuskizunekin zein beste talde batzuekin parte hartuz, besteak beste Cia. Contre Pour 1995ean, eta Los Angeleseko Cirque du Soleilen “Mystere” lanean 1998tik 2000. urtera.

1998az geroztik dihardu Klowngintza irakasten, ordutik saio mordoa egin ditu Espainian, Portugalen, Italian, Alemanian, Puerto Ricon, AEBetan, Kolonbian, Perun eta Mexikon.

Oholtzan aritu ostean jasotako kritikek honela diote, besteak beste: “atsegin bezain jostaria”, “ikusitako emankizunik barregarri eta burutsuenetarikoa”, “egiazki komikoa”, eta “probokazio burutsua”.

Klown eta zirko piezak zuzentzen ditu. Pailazo mundua hedatzeko webgune bat kudeatzen du, www.clownplanet.com, gainera hainbat liburu ere kaleratu ditu.

Alexi buruz gehiago jakiteko: www.pallassos.com edo www.cursosdeclown.com