GARDI HUTTER (Suitza) “Konplikatua izatea erraza da. Erraza izatea konplikatua da”.

Apirilaren 9tik 12ra. 
10:00etatik  14:00etara (16 lan ordu).
Ez da aurretiazko esperientziarik behar.

Oinarrizko lana ideia originalak aurkitzea da, inprobisazio batean gertatzen denaz jabetzea, kontatu nahi duzun istorioa argitzea eta publikoa eta zeure burua harritzeko gakoa aurkitzea.

Erlaxatzeko eta entrenatzeko, gorputz eta ahots ariketa batzuk egingo ditugu.
Eszena propioak lantzen jarriko dugu arreta. Nola bilakatu ideia bat antzezlan komiko bat.

Ekarri zure ideiak, zenbakiak, esketxak, sudurrak, arropak, osagarriak…
Begiratu bat emango diegu, bai talde lanei eta baita bakarkako lanei ere.


Gardi Hutter

Prentsak fenomeno arrarotzat jotzen du Hutter. Hizkuntza mordotan idatzitako milaka artikulu bere arte grotesko eta aldi berean poetikoa hitzen bidez adierazten saiatu izan dira. Iraganeko klown handienekin alderatzen dute: bera da komikotasunaren lehen lerroa konkistatu duen emakume bakanetariko bat.
urteaz geroztik, Gardi Hutter biran dabil bere antzerki komikoarekin munduan zehar; 33 herrialdetan 3.600 emanaldik gora egin ditu gaur arte. 9 antzezlan sortu ditu eta 17 alditan saritu dute. GARBITZAILE, SAGU, APUNTADORE edo JOSTUN papera har dezake, eta bere lanetan unibertso txiki eta zentzugabeak asmatzen ditu, non sortu dituen pertsonaiak ausardiazko kasketaldiak izaten dituzten, arrakastarako esperantzarik gabe, ordea. Bere lanetan, tragedia komikoa muturreraino eramana dago ikusleen gozamenerako. Antzokietan eta kortetan, kontzertu-aretoetan eta kultur etxeetan, jaialdi handietan eta fabelatan aritzen da – eta doan lekura doala ere, leku guztietan besoak zabalik jasotzen dute bai publikoak eta baita prentsak ere.

ZINEMAN hainbat herrialdetan lan egin du: Londonen, Quay Brothers-ekin Institute Benjamenta eta The piano tuner of earthquakes lanetan; Suedian, Reza Parsa-k zuzendutako Möte med ondskan lanean, Daniel Espinosaren Babylon sjukan, Anders Nilsson-en När mörkret faller; Parisen, L´homme qui marche lanean protagonista izan zen (Aurelia Georges, zuzendaria). Beste alde batetik, Peter Brook-ekin lan egin du The Tightrope (Hari-harian) dokumentalean. Zuzendaria bere semea izan zen, Simon Brook.

TELEBISTAN, Espainian Cámera Café eta Aquí Paz y después Gloria saioetan aritu da. Eta Suedian Arne Dahl telesailean.

www.gardihutter.com