ÉLISE OUVRIER-BUFFET & LOUIS GRISON (Frantzia) “KOMEDIA FISIKOA ETA HAREN IDAZKERA KATASTROFIKOA”

Apirilaren 9tik 12ra
Goizeko 10:00etatik 14:00etara (16 orduko jarduna)
Ez da esperientziarik behar

Oldarraldiak, tripakadak, estropezuak, irristaldiak, korapiloak, katramilak, kolpeak, nahasmendua, kalte materialak, giza kalteak,…”

Hurrunkera honek bi helburu ditu: batetik, istripu komikoaren oinarriak azaltzea, eta, bestetik, lan errutinaren sorrerarako kontzeptu eta faseak barneratzea. Teoriatik praktikara, katastrofeak eragindako barrea disekzionatu eta haren idazkera kodea azalduko ditu.

Ezinbesteko istripua, keinu ergela edota zoritxarra abentura emozionalak biziarazteko aitzakia izango dira. Zorigaiztoaren pedagogia honen bitartez denok gure baitan dugun fantasia traketsa eta zentzugabekeriarako iaiotasuna azalaraziko ditugu.


LOUIS GRISON

Komediante-zuzendaria, Louis “Théâtre Temps de M – Espace pour l’acteur” eskolan trebatu zen. Pailazogintza eta burleskoa lantzen ditu Léandre Ribera, Jos Houben, Peter Shub, Thibaut Boy, Luc Faugère, Yvo Mentens, Christophe Tellier, Fanny Giraud eta Élise Ouvrier-Buffet-ekin.

“Arbre à vache” konpainiako sortzailetako bat da. 2007az geroztik, sorkuntzan aritzeaz gain oholtzan ere aritu da “”Bob, Transports en tout genere” konpainian, 2013tik “M&Mme Poiseau”n eta 2018az geroztik “Goodbya Persil”en.  Berbarik bako kale antzerki pieza guzti hauek Frantziako zein atzerriko kale antzerki topaketatan eta jaialdietan antzeztu dira, Europan, Japonian, eta Hego Korean. Beste batzuentzako zuzendari eta kanpo-aktoreen zuzendari ere aritzen da, adibidez, Five Foot Fingers, Abac’art, A K-way named desireentzat. Sarri zuzendari lanak egiten ditu era guztietako ikuskizunentzat, kale antzerkia, dantza, antzerkia, eta pailazo saioentzat.

ÉLISE OUVRIER-BUFFET 

Trebatua da jolasaren istripuan -Stéphane Filloque, Michel Dallaire, Emmanuel Sembelly, eta  Jos Houben-ekin-, eta borrokatan ere bai -Albert Goldbergekin-.

Oso gazte hasi nintzen judoa eta dantza praktikatzen eskuartean harrapatzen nuen edozein musika tresna jotzen nuen bitartean. Luzaroan aritu nintzen horrela, harik eta konturatu nintzenera arte istripu-komedia zela topatzen ari nintzen hura. Pailazoa eta dagokion trakeskeria niretzako bizi filosofia da, jokatzeko modua. Horregatik, trakestasunaren zientzia hau aztertzen eta ikertzen ematen dut nire denborarik gehiena.

Eszenan aritu naiz, kameren aurrean, kalean eta baita ospitalean ere, baina nire pasioa erakusteko aukera ere izan dut, Shangaiko Antzerkiaren Akademian (Txina), Rire Médecin (Ospitaleko pailazoekin), Circ Cric-en, Belgikako “El espace catastrophe”-n eta Frantziako “Daki Ling” eta “Samavar” pailazo eskoletan. Gainera, kale-antzerki, zirko eta antzerki konpainiak ere laguntzen ditut, zuzendari eta trebatzaile legez.