11 LARUNBATA

20:00 JOAN ESTRADER (Madrid)
“MELONCOLIA” San Agustin Kultur Gunea. 8€
Ikuslego heldua.

Joan Estrader tipo bitxia da. Bere planteamendu eszenikoak bi ardatz nagusi ditu: alde batetik hitza; eta bestetik burmuinaren zokoren bateko estimulazioa, zeinak irribarrea eta zalantzaren artean uzten baitzaitu. Miresmena eta belarrondoko bat emateko gogoaren artean, eta berehala besarkada bat. Berea, ordea, poetika eta insubordinazio maltzurra da, dardoak jaurtitzen baititu esku zabalik har ditzagun. Eta gutxieneko kontaktuarekin kolore-eztanda bilakatzen dira. Bitxia da Joanen antzerkia, bai noski. Antzerki ona da, sentsazio gazi-gozoa uzten dizun horietakoa.

Barrez lehertzeko “Mr. Kebab”-en ondoren –zeinak festibal ospetsuetan kritika ezinhobeak jaso dituen-, bere estilo bereziarekin itzuli da, “MELONCOLÍA” obra berriarekin, alegia.

Ikuskizun surrealista da, non hitzak, umoreak eta absurdoak mahai bera partekatzen duten; publikoa egoera melonkoliko batera eramanez.

Guztia da melonkolia,
katagorriak eta intxaurrak ere bai.

MELONCOLÍA from Joan Estrader on Vimeo.

www.juancallate.com


22:00 KLOWN KOMBAT
San Agustin Kultur Gunea. 8 €
Ikuslego gazte eta heldua.

Bi pailazo talde, arbitro bat eta publikoa epaile. Horixe da Topaklown taldearen proposamen berria, jokoan eta inprobisazioan oinarritutako liskarra. Ergelek, xelebreek eta baldarrek irabazten duten borroka. Gaur gauen gertatuko den guztia ezustekoa, errepikaezina eta gidoitik kanpo dagoena izango da; batez ere, gidoirik edo partiturarik ez dagoelako. Nork parte hartuko du? Oraindik ez dakigu… Ikusiko dugu!

SAIOAREN ONDOREN PINTXO-POTE ARTISTEKIN!!