10 OSTIRALA

20:00 CARLO MÔ (Bartzelona)
“eMe” San Agustin Kultur Gunea. 8 €
Ikuskego guztientzat (12 urtetik gora)

Mahlerren musika entzuten da, eta argia pizten denean Carlo Mô agertzen da eszenan; hankarik gabe, axila-makulu batzuen gainean orekan zintzilik. (Irudiak giza M batena dirudi).

Irudi horretatik abiatuta, aurkikuntza bidaia bat hasten da; bai bere egoera fisiko berria deskubritzekoa eta bai edozein elbarritasun fisiko eta emozionalentzako irtenbideak bilatzekoa. Irudimenetik, irtenbideak sorkuntza txiki bihurtuz.

Keinu bidezko umorezko ikuskizuna da, clown honen begirada eta estilo pertsonaletik. Oraingoan Leandre Ribera handiaren zuzendaritzapean eta eszenografia minimalista batean oinarritua; errealitatetik alegiazkora garamatzaten argiztapen eta irudi poetikoetan arreta handia jarriz.

Sorkuntza eta interpretazioa: CARLO MÔ
Zuzendaria: LEANDRE RIBERA
Eszenografia: XAVI GARCÍA
Argien diseinua: MATTIA RUSSO

www.carlomoclown.com


22:00 GARDI HUTTER (Suitza)
“Juana la Valiente” San Agustin Kultur Gunea. 8 €
Ikuslego guztientzat.

Garbitzaile gajo batek Juana de Arco bezalako heroi bat izatearekin amesten du, baina hori lortzeko irrikak gudu zelai barregarri bilakatuko du bere garbitegia.

Gardi Hutterren clown lana guztiz zehatza da, non sentiberatasuna eta basakeria nahasten diren. Errealitate gordinak ikuslea bere haurtzaroko erreinura eramaten du mamu irrigarriekin eta ametsekin.

www.gardihutter.com

 

SAIOAREN ONDOREN PINTXO-POTE ARTISTEKIN!!