9 OSTEGUNA

16:30 CLOWN&BERBA (Elkarrizketa)
Musika Eskola. Sarrera doan.

18:00 EL GRAN DIMITRI (Andaluzia)
“THE LEGEND (BORN TO FAIL)” Aurora Abasolo Parkea (Euria balego, LANDAKOGUNEA).
Ikuslego guztientzat.

Dimitri, bere ustetan agertokiko jenio bat da, ospe artistiko zalantzagarria duen arren. Egiten duen hirugarren bakarkako lana da hau. Ia-ia leku guztietan egon da. Ia jaialdi ospetsu guztietan, ia antzoki onenen B aretoetan; eta ia-ia sariren bat irabazi ondoren, epifania bat du Dimitrik: “Agertokiko kondaira izateko jaio naiz”. Hortik datorkio, bere helburua lortzeko, bizia bera arriskuan jarriko duen ikuskizun bat sortzearen premia.

Prest dago Dimitri edozein unetan bizitza aldatuko dion dei hori jasotzeko. Artistikoki deskubritua izan, eta 100.000 lagunetik gorako auditorioan arrakastaz ekin ondoren erdi-mito bezala gogoratua izateko jaio da bera. Emanaldiz emanaldi rockstar baten pare gogoratua eta maitatua izatea lortuko duen lana ehuntzen du. Horrela aurkezten da Dimitri, bere eromenak eta asmo neurrigabeak harrotutako eszenan.

Finean antiheroiaren istorio bat kontatzeko, nahi duenagatik borrokan jarraitzeko ausardia duen galtzaile ergel baten kondaira. Ikuskizun hau antiheroiei eskainia dago, ameslariei.

www.elgrandimitri.es


19:30 L´ARBRE À VACHE (Frantzia)
“M & MME POISEAU” Aurora Abasolo parkea . (Euria balego, LANDAKOGUNEA).
Ikuslego guztientzat.

Madame eta Monsier Poiseau denok bilakatu nahiko genukeen adineko bikotea dira.

Buruz ezagutzen dute elkar, eta ohiturak ahal bezain sarri aldatzea gustatzen zaie.

Poiseau andrearen 75. urtebetetzerako, Poiseau jaunak urtebetetze festa sorpresa bat antolatu zion. Bere sukaldearen erdia kalera eraman zuen ezkutuan pastel bat laberatzeko, eta dena konponduta zeukala pentsatu zuen, baina gero…

www.cielarbreavache.com


22:00 TEATRO GORAKADA (Euskadi)
“EL VIAJE DE ULISES” San Agustin Kulturgunea 
8€. Ikuslego guztientzat (6 urtetik gora).

Greziar jainkoak Olinpo mendiaren tontorrean bizi ziren. Gizakien gainetik gobernatzen zuten; eta eragin handia zuten haiengan,  babestu egiten zituztelako edo abandonatu egiten zituztelako, bestela.

Gizon batzuk jainkoen kapritxoak desafiatzera ausartu, eta haien haserreen biktima izan ziren. Ulisesen kasuan adibidez, zeinak Poseidon iraindu zuen seme Polifemo itsu utzitza eta hark Itakara itzultzea eragotzi baitzion, Mediterraneo itsasoan noraezean utziz. Ulisesen istorioa bidaiaren istorioa da, bizitzaren metafora gisa; zailtasunei aurre egiteko borrokarena eta horiek konpontzeko moduarena, alegia.

Gertaera paregabez eta joko partekatuz beteriko bidaia, non ekintza bakoitza eta eszena bakoitza unibertso bat den, berez.

Bere Itakaren bila jarraitzen utz diezagun eska diezaiokegu Ulisesi, geurea ere aurkituko dugulakoan.

Bizitza luzea heroi greziarrari.

www.gorakada.com

SAIOAREN ONDOREN PINTXO-POTE ARTISTEKIN!!