8 ASTEAZKENA

22:00 TEATRO INDIGESTO (Zaragoza)
“SECUESTRADOS” San Agustin Kultur Gunea.
8 € Ikuslego guztientzat (12 urtetik aurrera)

Gauza oso petral dago eta okerrera doa; baina, guk badugu konponbidea. Badakigu ekintza arriskutsuen artean arriskutsuena dela, baina ez dugu ezer galtzeko, ez dugulako ezer, eta asko dugu irabazteko, zuekin gurekin zaudetelako.

Zenbat balio duzu? Zenbat ordainduko zenukete zeure buruagatik? Benetan norbait garrantzitsua zara? Berdin dio, guretzat bai. Gure bahitua zara beraz, ez izan beldurrik, utz ezazu zure burua geure esku ez gaudela erotuta… badakigula zer nahi dugun.

Dagoeneko 80 bahiketa burutu ditugu, beste horrenbeste azoka, jaialdi, antzoki, areto, kafe-teatro, herriko plaza, Plazadun herri eta abarretan. Tartean hiri batzuk ere bahitu ditugu, hala nola, Madril, Sevilla, Valentzia, Bilbo, Granada, Huesca, Zaragoza, Teruel, Burgos, Logroño edota Konpostela.

“Secuestrados” antzerki-inprobisazioko ikuskizun ganberroa da. Milimetrikoki antolatutako bahiketa bat, non edozein auzotatik ateratako bi pertsonaik bahituta dituzten lagunekin euren istorioa konpartitu gura duten, eta era berean euren istorioan inplikatu nahi dituzten.

 

Inprobisazioan espezializatutako Zaragozako antzerki konpainia profesional bat gara. Autogestiorako eta sorkuntza artistikorako gaitasun handia dugu. 12 urteko gure ibilbidean, 17 antzezlan sortu eta ekoitzi ditugu, gure taldearekin eta beste talde batzuekin egin ditugun lan guztiak kontutan izanda.

ZARAGOZAIMPROVISA Estatuko Inprobisatzaileen Lehen Topaketaren sortzaileak gara, aurten 7. aldia izango da. Benetan moloia! Eman begirada bat hemen: www.zaragozaimprovisa.com

Jendearen hitzetan ooosoooooo jatorrak gara!

www.teatroindigesto.com

SAIOAREN ONDOREN PINTXO-POTE ARTISTEKIN!!