KLOWNEK, egunerokoaren heroi horiek, emozionatu, harrapatu eta gure alderik funtsezkoena, inperfektuena eta gizatiarrena islatzen dute.
TOPAKLOWN, klowna praktikatzen dugunon bilgunea da, klownagatik jakinmina dugunona edo, besterik gabe, seduzitzen utzi eta emozio eta umore onarekin gozatu nahi dugunona.
2013. urtetik, Aste Santuarekin batera, kodigo teatral hau xede edo bide artistiko bezala duten pedagogo eta artistak gonbidatzen ditugu. Aitzakia on bat guztiok batzeko eta buelta emateko gaur egungo giro nahasi honi.
2020ko apirilak 8tik 12era zortzigarren edizioa ospatzea espero genuen baina bertan behera utzi da CORONA VIRUSa dela eta. 2021an bueltatuko gara indar gehiagorekin!
MAPA
DURANGO Bizkaian kokatuta dagoen herria da. Bilbotik 30 km-ra, Gasteiztik 45 km-ra eta Donostiatik 70 km-ra. Bilbotik trenak eta autobusak daude 30 minuturo.
TOPAKLOWNaren operazio zentroa San Agustin Kultur Gunea izango da. Mapan hau eta beste puntu interesgarri batzuk ikus ditzakezue.
.